Vistas de página en total

viernes, 18 de mayo de 2012

ELEFANTEA

 
Elefanteak ugaztun lurtar handiak dira. Familia honetako hiru espezie bizi da egun: sabanako elefante afrikarra, ohianeko elefante afrikarra  eta elefante asiarra (edo elefante indiarra). Gainerako espezieak, mamuta barne, iraungi egin ziren azken glazazioaren ondoren.
Elefanteak lurreko animalirik handienak dira. Beren ernaldia 22 hilabetekoa da, animalia lurtarren artean luzeena. Jaiotzean elefantekumeek 120 kg inguru eduki ohi ditu. Normalean 50 eta 70 urte artean bizi dira, baina inoiz ezagutu den elefanterik zaharrena 82 urtez bizi izan zen. Bestalde, inoiz ikusitako elefanterik handiena Angolan ehizatu zen 1956an: 12.000 kg pisatu zituen.

jueves, 17 de mayo de 2012

txakurra



Euskal artzainek betidanik erabili dituzte artaldeak gidatzeko baina baita ere behi samaldak, zaldi azienda eta ahuntz taldeak gobernatzeko ere. Baserriak zein artaldeak zaintzeko ere erabili ohi dira, nahiz eta lantegi honetarako bertako bi artzanor arrazak gehiago erabilak izan diren. Pirinioetako mendiko zakurrak eta nafar artzanorak hain zuzen.

miércoles, 16 de mayo de 2012

izurdea


Uretan taldeetan bizi diren tamaina txikiko zenbait ugaztun zetazeoen izen arrunta da. Mutur, hortz eta moko luzeak dauzka.

Orokorrean animalia hauek ozeano Atlantikoan eta Barean bizi dira. uU epeletan eta tropikaletan egoten dira (Antartikan eta Artikoan izan eizik).
Izurdeak talde multzotan sakabanatzen dira itsasoan. 20 izurde baino ez da egoten talde berean.

Izurde guztien elikadura ez da berdina, espeziearen arabera aldatzen da eta. Gehien bat sardinak, txitxarroak eta arrain-sardak jaten dituzte. Gainera, bere pisuaren ehuneko hamar jan dezake.

martes, 15 de mayo de 2012

Ardia, (Ovis aries) etxekotu eta eskuratu izanaren ondorioz, bere generoko espezierik ugariena da.
Ardiaren erabileren artean lau daude bereziki garrantzitsuak:
  1. Artilea: hau izan zen lehenengo erabilera etxekotzearen ondoren. Ardiaren ilearekin artilea egin eta jantzigintzan erabiltzen da.
  2. Esnea: Euskal Herrian oso erabilia ardi gazta egiteko. Ardi Latxaren esneaz Idiazabal gazta egiten da. Erronkariko gazta eta Iparraldeko gasnak ere ezagunak dira.
  3. Haragia: bereziki arkumeak erabiltzen dira haien haragia xamurragoa delako.
  4. Larrua: ardien larruarekin jantziak egiteaz gain, botak ere egiten dira.
Ardiaren erabilera ekonomikoaren ondorioz, eta Nazio Batuen Janari eta Nekazaritza (FAO) zerbitzuak emandako datuen arabera, 2003an 1.073.000.000 ardi zeuden munduan. Haietatik 143.800.000 ale Txinan eta 99.500.000 Australian. Europar Batasunak 106.600.000 ardi zituen txosten hari kasu eginez gero.
Ardiaren etxekotzea Ovis orientalis espezietik etorri omen zen. Hura Turkia eta Irango mendietan bizi da. Hainbat aztarna aurkitu dira Iraken K.a. 9.000. urtekoak eta haiei ADN analisia eginda gaur egungo ardien antzekoak zirela ondorioztatu dute.


Bubalus bubalis Bubalus generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Bovinae azpifamilia eta Bovidae familian sailkatuta dago.


jueves, 10 de mayo de 2012

Sai edo putreak hildako abereez elikatzen diren hegaztiak dira. Hildako abererik egon ezean, animaliak hiltzeko gai dira baita ere. Putreak munduko kontinente guztietan existitzen dira Antartikan eta Ozeanian izan ezik.

kATAMOTXA

Ugaztun bat da eta felinoen familiatik dator. 4 espezie mota bereiz daitezke, beren anken, izatzaren, kolorearen... en artean. Gehien bat iparraldean bizi izan ohi dira eta gaur egun desagertzeko arriskuan daude.