
Elefanteak ugaztun lurtar handiak dira. Familia honetako hiru espezie bizi da egun: sabanako elefante afrikarra, ohianeko elefante afrikarra eta elefante asiarra (edo elefante indiarra). Gainerako espezieak, mamuta barne, iraungi egin ziren azken glazazioaren ondoren.
Elefanteak lurreko animalirik
handienak dira. Beren ernaldia 22 hilabetekoa da, animalia lurtarren
artean luzeena. Jaiotzean elefantekumeek 120 kg inguru eduki ohi ditu.
Normalean 50 eta 70 urte artean bizi dira, baina inoiz ezagutu den
elefanterik zaharrena 82 urtez bizi izan zen. Bestalde, inoiz ikusitako
elefanterik handiena Angolan ehizatu zen 1956an: 12.000 kg pisatu zituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario